Presoen etxeratzea aldarrikatzeko hainbat ekintza Ordizian
Urte Zahar egunean, esaterako, Martuteneko kartzelara martxa bat egingo dute.
Gabonak iristear dauden honetan, hainbat ekintza egingo dituzte Ordiziako Sarek eta Etxerat-ek, preso, iheslari eta deportaten etxeratzea aldarrikatzeko eta Ordiziako presoen falta adierazi eta haiek gogoan izateko. Hilaren 31n, urte zahar egunean, Martutenera martxa egingo dute. Larunbatean, hilaren 24an, eta urte zahar egunean, presoen falta adierazteko eszenifikazio bat egingo da udaletxe azpian, eta hilaren 28an mahai bat jarriko dute plaza ondoan. Pintxoak eta mariskada baten zozketan parte hartzeko aukera egongo da. Hilaren 30ean, aldiz, 20:00etan, Plaza Nagusian elkarretaratzea deitu dute.
San Silvestre lasterketarako kamixeta berezi batzuk prestatuko dituzte, preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea aldarrikatuz. Herritarrak deitu dituzte lasterkertan kamixetarekin parte hartzera. Horretarako 640 139 083 zenbakira whatsapp-a bidali behar da, izen-abizenekin, telefono zenbakiarekin eta kamixetaren neurriarekin. Lasterketaren ondoren, presoen oroimenez brindisa eta abestu egingo dute plazan.
Nazio mailako saridunak
Sarek nazio mailan saldu dituen boletoen zenbakien zerrenda zabaldu du. 1. saria 66.382 zenbakiarentzat da; bigarrena, 45.236 zenbakiarentzat; eta hirugarrena, 40.300 zenbakiarentzat.
Urtarrilaren 7an Bilbon manifestazio nazionala deitu du Sarek. La Casillatik Zabalburura, preso, iheslari eta deportatuen etxeratze prozesuaren alde egingo dute, salbuespen neurrien kontra.