AGENDA. Urteberritako ekitaldiak herriz herri
Eguberrietako astean bezainbestekoa ez, baina Urteberritako astean ere badaude ekitaldiak Goierriko herrietan. Kultur ikuskizunak, haur parkeak eta Errege desfileak dira aipagarrienak.

ATAUN
- Urtarrilak 5. Herriko gazteen bertso bazkaria, Torto Gazte Asanbladak antolatuta.
ARAMA
- Urtarrilak 3. Ion Martinez Txiki-ren bakarrizketa. 40 urte eta aldapan behera niek. 18:00etan, Iriarte aretoan.
BEASAIN
- Urtarrilak 3. 3×3 saskibaloi txapelketa Antzizarren (15:00)
- Urtarrilak 4. Kimikari tailerra Loinazko San Martin plazapean (10:00-13:00); Infantil Txiki mailako 38. Real Sociedad Txapelketa Igartza futbol zelaian (15:30-20:00).
- Urtarrilak 5. Erregeen etorrera Loinazko San Martin plazan (12:00); Erregeen desfilea Igartzatik plazara (18:15)
EZKIO-ITSASO
- Urtarrilak 4. Gabonak baserrian Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra, material berrerabilgarriekin. Igartubeiti baserri-museoan, 17:00etan.
IDIAZABAL
- Urtarrilak 1. Ardo partizioa txistulariek alaituta, Arkupean (19:00).
- Urtarrilak 5. Gabonetako sorkuntza lanen sari banaketa, udaletxean (12:30); Erregeen desfilea (18:00).
LAZKAO
- Urtarrilak 4. Easo ahots mistoen gazte abesbatzaren kontzertua. Areria antzokian, 17:00etan. Sarrera 3 euro (lazkao.eus-en).
- Urtarrilak 5. Hiru Erregeen desfilea. 17:30ean, kaleetan.
- Urtarrilak 8. Astotxo Eguna. 09:00etan, asto diana, plazatik abiatuta kalean. 11:00etan, Enkarterri asto arrazaren erakusketa, lehiaketa eta kalifikazio ofiziala. 13:00etan, Gipuzkoako 22. Enkarterri Astoaren Lehiaketa. Plazan.
- Urtarrilak 8. Goazen 9.0 musika-antzerki ikuskizuna. Arerian, bi saio: 17:00etan –sarrerak agortuta– eta 19:00etan.
LEGAZPI
- Urtarrilak 4. Erregeentzako gutun bilketa, Azokan (18:00-19:30).
- Urtarrilak 5. Errege desfilea. 18:30ean abiatuko da Bikuña kiroldegitik
LEGORRETA
- Urtarrilak 4. Potx eta Lotx pailazoen Aireportuan emanaldia. Herri Antzokian, 18:00etan.
ORDIZIA
- Urtarrilak 2-3-4. Haur parkea pilotalekuan, goizez eta arratsaldez.
- Urtarrilak 5. Erregeen desfilea, Altamiratik abiatuta (18:30).
- Urtarrilak 6. Ordiziako Txistularien diana.
ORMAIZTEGI
- Urtarrilak 4. Alaine Agirreren Karena liburuaren aurkezpena. Gizarte-etxeko aretoan, 18:30ean.
- Urtarrilak 5. Hiru Erregeen desfilea. Mendizabaldik abiatuta, 18:00etan.
- Urtarrilak 8. Ormaiztegiko 51. Ziklo-kros sari nagusia. 09:30ean kadeteak, 10:30ean juniorrak eta junior-elite neskak, 11:30ean master 30-40-50, 12:30ean eliteak eta 23 urtepekoak. San Andres herri eskolako Guraso Elkarteak txistor pintxoak salduko ditu, Gabirialde kalean.
URRETXU
- Urtarrilaren 2tik 4ra. Gabonetako haur parkea, Ederrena pilotalekuan.
- Urtarrilaren 3an eta 4an. Gabonetako Gazteentzako parkea, Pagoeta gune soziokulturalean.
ZALDIBIA
- Urtarrilak 3. Bubble Balls, Resti pilotalekuan (11:00-13:00 LH / 16:00-18:00 DBH)
- Urtarrilaren 3an eta 4an. Oiduegira irteera, Zaldibiako Gazte Asanbladak antolatuta.
- Urtarrilak 4. Marrazki tailerra Kimuenen, 11:00etan hasita.
- Urtarrilak 5. Txatxilipurdirekin tailerrak (11:00-13:00). Jolas gunea Kimuenen (HH), Makedo tailerrak antzokian (LH 1 eta 2) eta Zirko tailerra Restin (LH 3, 4, 5 eta 6)
ZEGAMA
- Urtarrilak 1. Urteberriko meza.
- Urtarrilak 5. Erregeen desfilea.
ZERAIN
- Urtarrilaren 6ra arte. XIX. Mendeko Brunet bilduma argazki zaharren erakusketa.
ZUMARRAGA
- Urtarrilaren 2tik 4ra. Gabonetako haur parkea, Ederrena pilotalekuan.