Pakita Otaegi segurarrak 102 urte bete ditu

Urtea estreinatzearekin batera, urtarrilaren 1ean bete ditu 102 urte Pakita Otaegi segurarrak. Urtebetetze eguna familiarekin ospatu du. Gainera, atzo, Segurako udal ordezkarien bisita ere jaso du etxean, Izarra Urdalleta alkatea eta Ana Zeberio ongizate zinegotziak lore sorta eraman diote etxera. Argazkian, udal ordezkariek eta alabak, ilobak eta birlobak lagunduta ageri da Otaegi. Zorionak!