Agur Bittor, agur eta ohore
Joan den abenduan hil zen Bittor Bolinaga Ordiziako EAJko zinegotziari eskainitako idatzia argitaratu dute alderdikideek.
Galdu dugu betirako zure irribarrea, zure umorea, zure lanerako eta elkarrizketarako prestutasuna.
Sakona da utzi diguzun hutsunea, baina are sakonagoa gugan eta herrian utzi duzun arrastoa.
Eskuzabaltasunez aritu zara herrigintzan zure alea jartzeko ahaleginean, beti lanerako prest.
Elkarrizketarako borondatez, apal, alai. Uzten duzun hutsune hori bete dezaten zurekin bizi izan ditugun momentu ederren oroitzapenek.
Behar izan zaitugun guztietan hortxe egon zara laguntzeko prest.
Horregatik, alderdikideok, herrikideok, lagunok, eskertuta esaten dizugu, egun handira arte.
Nolabait luzatu nahi dugu gure dolumina, zure emazte Anari eta seme-alaba Aitorri eta Itxasori, baita amari eta anaia-arrebei.
Goian bego.












