Liburu aurkezpena eta euskal mitologian oinarritutako jolasak
Gabonetako egitarauren barruan, bi ekitaldi antolatu dituzte biharko Ormaiztegin.
Batetik, 16:00etatik 19:00etara euskal mitologian oinarritutako jolasak izango dira Zubipe kiroldegian, haur, gazte nahiz pertsona helduei zuzenduta. Bestetik, Alaine Agirrek Karena liburua aurkeztuko du Gizarte etxean. Aurkezpenari 18:30ean emango diote hasiera eta saioa irekia izango da gerturatu nahi duen guztiarentzat.












