Potx eta Lotx pailazoen emanaldia izango da bihar Legorretan
Potx eta Lotx pailazoek Aireportuan emanaldia eskainiko dute bihar Herri Antzokian, 18:00etan. Sarrerak udaletxean eskuratu daitezke, 3 euroan. Potx eta Lotxen ametsa hegazkinez bidaiatzea da. Baina megafonotik entzun dute hegaldia atzeratu egin dutela. Josu Zubiak (Potx), Itziar Arkauz-ek (Lotx), Danel Teranek (Izaskun, Joserra Otero) eta Ander Murillok (pilotua, polizia laguntzailea eta azafata) parte hartzen dute.












