Saskibaloi kanpusa eta 3x3 txapelketa oporrak goxatzeko
BEASAIN // Saskibaloi kanpusa ari dira egiten egunotan Beasaingo Antzizar kiroldegian, BKL saskibaloi klubaren ekimenez. Urtarrilaren 5era arte iraungo du eta hamarnaka gaztetxo ari dira parte hartzen. Egunero, 09:30etik 13:30era saskibaloira gerturatzeko ariketa burutzen dute. Ekimen horren baitan, gaur, 3×3 saskibaloi txapelketa jokatuko dute gaur. Goizean, kanpusa egingo dute eta txapelketa, 15:30ean hasiko da.













