Arrastaka mendi taldearen ekintzak hastear dira
KIROLA // Abian da Arrastaka Mendi Taldearen jardueren egutegia. Goi-mendian ibiltzeko hastapen ikastaroarekin emango dio aurten hasiera. Batetik, urtarrilaren 11n eta 12an atal teoriko-praktikoa izango da, erabili beharreko tresna ezberdinak ezagutzeko eta goi mendiko oinarrizko segurtasun neurrien inguruan, Ehunmilak-Arrastakaren lokalean arratsaldeko 19:00etan. Bestetik, urtarrilaren 14an eta 15ean, atal praktikoa landuko da Pirinioetan. Pioletaren eta kranpoien erabilera landuko dituzte, malda elurtuetan eroriz gero nola gelditu, ainguraketak nola egin eta elurretan nahiz izotzetan nola aseguratu. Jarduera hauetan parte hartzeko interesa dutenek, urtarrilaren 10ean, 19:30ean, Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bileran parte hartu beharko dute.













