Herri bideen zerrenda eta txostena kontsulta litezke Zaldibian
Zaldibiako Udalak atzo jarri zuen bere webgunean (zaldibia.eus) herri bideen inbentarioa eta lanketaren txostena, Sendo ingeniaritza enpresak gauzatua. Zerrendan 71 herri bide sartu dituzte, nora doazen eta zer luzera duten zehaztuta.
Udalbatzak hasierako onespena abenduaren 27ko batzarrean eman ondoren, eta behin GAO aldizkari ofizialean argitaratzen denetik, bi hilabeteko erakusketa epea irekiko du udalak.












