Landa auzoetako garraioren arazoa lantzeko bilera Arriaranen
Beasaingo EH Bilduk prozesu bat abiatu du eta horren barruan, galdetegi bat zabaldu dute auzo horietako bizilagunen artean.
Landa-auzoetako garraioaren arazoari irtenbidea emateko asmoz, Beasaingo EH Bilduk prozesu bat abiatu du eta horren barruan, galdetegi bat zabaldu dute auzo horietako bizilagunen artean. Prozesu horren hurrengo fasean, galdetegiaren emaitzak eta ondorioak partekatuko dituzte auzotarrekin. Horretarako, urtarrilaren 12an, osteguna, 18:30ean, Arriarango elkartean egingo duten bileran parte hartzera gonbidatzeko deia egin dute.