Imanol Garziandia eskubaloi jokalariak Munduko Txapelketa jokatuko du
Imanol Garziandia eskubaloi jokalari urretxuarrak Munduko Txapelketa jokatuko du Espainiako selekzioarekin. Txapelketa Polonian eta Suedian jokatuko da, asteazkenetik aurrera. Garziandiak Montenegroren aurka jokatuko du lehen partida, ostegunean. Larunbatean Txileren aurka jokatuko du eta hilaren 16an Iranen aurka. Hiru partidak 20:30ean hasiko dira. Partida guztiak Teledeporte telebista katean ikusi ahal izango dira.