Deshazkunde jardunaldiak egingo dituzte Melmak-en
Kimaketa eta arbolazaintza tailerra eta 'Per molt que bufe el vent' dokumentalaren proiekzioa antolatu dituzte Beasaingo Gaztetxean ostiralean.
Deshazkunde jardunaldiak antolatu dituzte Melmak Beasaingo Gaztetxean, ostiralerako, hilak 13. Kimaketa eta arbolazaintza tailerrarekin hasiko dira. Iker Elosegik emango du tailerra. 16:0etatik aurrera izango da hori. 18:00etan etentxo bat egingo dute eta mokadutxo bat jango dute. 19:0etan berriz, Per molt que bufe el vent dokumentalaren aurkezpena egingo dute. Valentziako (Herrialde Katalanak) baratzeen defentsarako taldeko kideek parte hartuko dute. Eta bukatzeko, afari beganoa izango da.