Irizarreko autobusak Lurraldebusen
Rafaela Romero Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Irizarren Ormaiztegiko egoitzara bisita egin zuen astelehenean. Bertan iragarri zuenez, aldundiak 5 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo du Lurraldebusen flota berritzeko. Horretarako, Irizarren i6s Efficient modeloko 16 autobus erosiko dituzte.












