Udal Euskaltegian izena emateko aukera dago
URRETXU // Euskara ikasi nahi dutenek, Urretxuko eta Zumarragako Udal Euskaltegian izena emateko aukera dute oraindik. A2, B2 eta C1 taldeetan tokia dago. Maila horiek lortzeko ikastaroetan parte hartu nahi dutenen eskolak goizez eta arratsaldez dira, aukeran. Horretaz gain, erdi mailako talde bat sortzeko aukera dago. Eskolak astean bitan izango lirateke, goizez.












