Urte osorako ogia doan, Goierrin jaio den lehen haurrak
Aimar Sebastian Herrera Sanchez urtarrilaren 2an etorri zen mundura Zumarragako Ospitalean.
Goierrin 2023an jaio den lehen haurra Aimar Sebastian Herrera Sanchez da. Urtarrilaren 2an etorri zen mundura, 16:30ean, Zumarragako Ospitalean. Aurreikusi baino hogei egun lehenago jaio da. Gipuzkoa Okinak elkarteak urte osorako ogia oparitu dio haren familiari, aurten Zumarragako Ospitalean jaiotako lehenengo umea izateagatik.
Jackeline Sanchez eta Jorge Herrera gurasoen hirugarren haurra da Aimar Sebastian; Ainhoa eta Aitor senideak ditu zaharragoak.