Euskal Herriko argazkilari afizionatu onenen lanak ikusgai, bihartik
Ikatza elkartearen ekimenez, Argizaiola erakusketa irekiko dute bihar Kultur Etxean, Euskal Herriko argazkilari afizionatu onenen lanak bilduz. Erakusketa hilaren 27ra arte egongo da zabalik, astegunetan, 17:30etik 20:30era.
Euskal Herriko argazkilari taldeen elkarteak antolatua, «Euskal Herriko lehiaketen lehiaketa» den Argizaiola Trofeora aurkeztutako lanen artean auke- ratutako 30etik gora argazki dira erakusketa honetan ikusgai egongo direnak. Besteak beste, Ikatzaren iazko Legazpi Hiria lehiaketatik sailkatu ziren hiru argazkilariek ere parte hartu dute sariketa horretan.
Erakutsiko diren lanen artean, Argizaiola trofeoko irabazlea ere badago, Luis Martinez Aniesaren Tadzia. Accesit bana irabazi duten Pedro M. Ajuriaguerraren Buzzer midge eta Oskar Gaskonen La sombra ere ikusgai egongo dira.