'Gure kanoak' txotxongilo saioa izango da Lazkaon
LAZKAO // Zurrunka Teatro konpainiak Gure kanoa txotxongilo ikuskizuna egingo du, bihar, Lazkaon. Areria antzokian da emanaldia, 17:30ean hasita. Sarrera (2 euro), lazkao.eus webgunean eros daiteke aurretik. Itsasoak batutako bi bizimodu eta errealitate desberdin erakusten ditu ikuskizunak: Abba Senegalgo arrantzale familia batean jaiotako haurra da, eta Izaro arrantza-ontzi erraldoi baten patroiaren alaba.