Euskadiko arku tiraketa txapelketa jokatu da gaurkoan Beasaingo Antzizar Kiroldegian. Egun osoan zehar aritu ondoren, arratsaldean finalaurrekoak, finalak eta sari banaketa izan dituzte.
Olaberriko Errekalde auzoko Otsoategi baserrian bisita gidatua egin dute, bertako eta inguruko historia eta bilakaera ezagutze aldera. Jende asko gerturatu da bertara eta bisitariek oso interesgarri gisa baloratu dute bisita.