Imaz hoteleko mus txapelketak baditu irabazleak
Xabi Goikoetxea (Amezketa) eta Urko Otamendik (Abaltzisketa) osatutako bikotea izan da irabazlea. Bigarren saria gutxienez, Goierrin geratu da, Beasaingo Asier Idiakez eta Ander Aranbururen eskutik.
Ostiralean jokatu zen Segurako Imaz hotelean 6. mus txapelketa. Guztira 47 bikotek hartu zuten parte, eta lau erregetara jokatu zuten bikoteka.
Lehenengo postua Xabi Goikoetxea (Amezketa) eta Urko Otamenndirentzat (Abaltzisketa) izan zen. Bigarren egin zuten Asier Idiakez eta Ander Aranburu beasaindarrek.