Jean Paul Grienayren lanak ikusgai daude Aterpen
Mediterraneoak eta hegoaldeko koloreen intentsitate bereziak sakonki inspiratutako lanak dira Grienayrenak. Otsailaren 8ra arte egongo da erakusketa.
Jean Paul Grienay artistaren lanak ikusgai daude Beasaingo Aterpe tabernan. Onda en la luz du izenburua, eta «mundua, denbora, irudimenaren eta barnekotasunaren bidez zeharkatzera gonbita da». Grienayk «bizitza maite» du, eta sormenez eta pasioz gainezka dagoen egarriak bultzatzen du. Argiaren margolari honek, 12 urterekin ezagutu zuen Mediterraneoa eta hegoaldeko koloreen intentsitate bereziak sakonki inspiratzen du.
Aterpeko erakusketa honetan, pintura ludikoak, adierazkorrak, batzuetan samurrak aurkezten ditu, eta alaitasuna eta freskotasuna zertzelada bakoitzean daude.
Erakusketa bisitatu nahi dutenek, otsailaren 8ra arte dute.
70. hamarkadaren eragina
1954an jaioa, Lionen (Frantzia), Jean-Paul Grienayk 1970eko hamarkadako kultur testuinguru bereizgarriaren eragina izan zuen batez ere. 1970eko hamarkadako arte esparruak bere burua hazteko eta sendotzeko nahia izan zuen ezaugarri, aurreko hamarkadako gatazka askoren aurrean erreakzio gisa.