Andoni Aretxabaleta omendu zuten larunbatean Markinan
Gatibu taldeko Alex Sarduik aurreskua dantzatu zion, Uxue Kerejetak lagunduta
Andoni Aretxabaletak pilota utzi du eta larunbatean Markinako herriak omenaldia eskaini zion. Aretxabaletaren ama Eitzakoa da eta Zumarragako senitarteko guztiek ere omenaldian parte hartu zuten, noski. Markinako pilotalekuan zesta punta, pala eta esku pilota partidak jokatu ziren eta ondoren Gatibu taldeko Alex Sarduik aurreskua dantzatu zuen. Uxue Kerejeta zumarragarrak lagundu zion trikitiarekin. Bukatzeko, erakundeek, elkarteek eta lagunek opariak eman zizkioten. Aretxabaleta oso pertsona maitea da eta 700 lagun inguru elkartu ziren pilotalekuan. Bukatzeko, bazkaria egin zuten kiroldegian. Bazkarian 240 lagun elkartu ziren. Zumarragako senitartekoek ere antolaketan lanetan parte hartu dute eta “egun borobila” izan zela esan dute.
Horra hor bi bideo (Argazkia eta bigarren bideoa: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza).