Emaneurrek antolatutako bertso afaria, otsailaren 10ean
Tximista Sagardotegian izango da. Joanes Ilarregik, Nerea Ibarzabalek, Maialen Akizuk eta Iker Zubeldiak parte hartuko dute. Sarrerak Sugaaren, Amonanen eta Kirkilen daude salgai, 35 euroan.
Emaneurre taldeak bertso afaria antolatu du aurten ere. Otsailaren 10ean izango da, Tximista Sagardotegian, 20:30etik aurrera. Joanes Ilarregi Marzolek, Nerea Ibarzabal Salegik, Maialen Akizu Bidegainek eta Iker Zubeldia Katarainek parte hartuko dute. Sarrerak salgai daude dagoeneko, Ordiziako Sugaar, Amonane eta Kirkil tabernetan, 35 euroan. Gai jartzailea Igor Eguren izango da.