Herri batzarra deitu dute igande honetarako Zerainen
2022 urtea borobiltzeko eta datorrenari forma ematen hasteko herri batzarra deitu dute igande honetarako, hilak 22, Zerainen. Bilera udaletxean izango da 11:30etik 13:00etara. Landuko dituzten gaien artean, udalaren, Zerain Dezagun Fundazioaren eta Partzoneriaren aurreikuspenak eta aurrekontuen ingurukoak daude. Herriko bizitzaren eta beharren inguruan ere hitz egingo dute.