Ibaiak eta errekak hazita esnatu dira
Gaurko abisu horia ezarria du Euskalmetek prezipitazio iraunkorragatik, eta biharko alerta laranja elurragatik. Oria ibaia gainezka eginda dator Beasainen. Bideoa, albiste barruan.
Oria ibaia hazita Beasainen, Igartzako zubiaren parean. Argazkia: Loinaz Agirre Ateri unerik gabeko egun euritsua izan zen atzo Goierrin, eta hori nabarmen sumatu da ibai eta erreketan. Oria ibaia, esaterako, gainezka eginda dator Beasainen, Igartzako jauregiaren parean.
Gaurko abisu horia emana du Euskalmetek prezipitazio iraunkorragatik, eta biharko alerta laranja elurragatik. 300 metrotik gora zuritu egingo duela iragarri du.













