Koke Lasak bihar Maizpiden emango du 'Aketegiko Mari'
Aketegiko Mari, alpinismoa eta mitologia uztartzen ikuskariaren emanaldia antolatu du Maizpide euskaltegiak. Bihar 17:00etan izango da, euskaltegiko zinema-aretoan. Iaz ekoitzi zuen Lasa mendigoizale ormaiztegiarrak proiektua, eta azaroan hasi zen jendaurrean ematen. Aizkorriko kondairatik abiatuta, hainbat espediziotako irudiak sartu ditu.