Lazkaoko ekitaldiak zaintzeko, ituna Gurutze Gorriarekin
Lazkaoko Udalak eta Goierriko Gurutze Gorriak urtebeterako lankidetza hitzarmena berritu zuten, lehengo astean. Udalak 5.000 euro emango dizkio aurtengo zerbitzuengatik Gurutze Gorriari. Lazkaon antolatutako jende askoko gizarte, kultura eta kirol ekitaldietan osasun eta ebakuazio baliabideak jarriko ditu, hala nola krosetan edo festetan.