Makrame ikastaroa antolatu dute Ataungo museoan
ATAUN // Makrame edo korapilo joskintza ikastaroa antolatu du Barandiaran Museoak. Liho zuntzekin egingo dituzte lanak. Urtarrilaren 28an, larunbatarekin, 10:30etik 14:00etara izango da ikastaroa, San Gregorio auzoan dagoen museoan. Pertsonako prezioa 24 euro da, materiala eta euskarazko makrame gida barne. Izena emateko epea ireki dute (943 18 03 35).













