Trigoi Triatloik taldera batzeko gonbita luzatu du
KIROLA // Trigoi Triatloi taldeak, taldera batzeko gonbita luzatu die, triatloia gustuko duten edo probatu nahiko luketen neska eta mutilei. Taldeko kuotaren barnean urteko triatloi lizentzia eta lehiatzeko monoa izango lukete partaide berriek, baita korrika zein txirrindurako ekipazioak lortzeko aukera ere. Harremanetarako, ondorengo eposta: trigoitt.media@gmail.com.













