Zegama-Aizkorri, aurre izen-emate markak hausteko bidean
Epea ireki denetik 24 ordu ere pasa ez direnean hamar mila aurre izen-ematera gerturatzen ari da mendi maratoia entzutetsua.
Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren aurre izen-ematea marka guztiak hausteko bidean da. Atzo eguerdian zabaldu zuten izena emateko epea, eta gaur, 08:00etarako, 9.500 lagun pasa izan dira urrats hori egin duten mendi korrikalariak.
2017. urtean 8.767 izan ziren aurrez izen eman zutenak, 2018an 8.500ek, 2019an 10.530ek eta 2020an (2o22) 12.564k. Atzo, lau orduan, 5.785 ziren izena emandakoak, eta 24 orduan hamar milara gerturatuko dira.
Oraindik ere bederatzi egun falta dira aurre izen-ematean parte hartzeko. 225 dortsalen zozketa otsailaren 24an egingo dute.