Elurrak zuritu ditu bazterrak
Goierri garaian gehiago nabarmendu da elurra behean baino. Hainbat mendatetan kateak behar dira ibiltzeko, eta ibilgailu astunentzat itxitakoak ere badira.
Iritsi dira meteorologoek horrenbestetan iragarritako elurra. Goierriren kasua, goialdeko herrietan nabarmendu da batez ere. Hainbat mendatetan kateak behar dira ibiltzeko, eta ibilgailu astunentzat itxitakoak ere badira. Segurtasun sailak zabaldu duenez, Deskarga zabalik dago baino kontuz ibili behar da; Eitzaga, kamioi eta ibilgailu artikulatuentzat itxita dago, kotxeentzat berriz zabalik, baina kateak behar dira; eta Etzegaraten, kateak erabiltzea gomendatzen da. Errepideen egoera ezagutzeko, Segurtasun Sailaren webgunean.
Herriguneetan, berriz, Goierri goian, goizean goizetik lanean ari dira brigadak, kaleak garbitzeko, ibilgailuek eta oinezkoek, ahalik eta arazo gutxien izan dezaten eguneroko zer eginekin jarraitu ahal izateko. Goierri beheko herrietan, errepideak garbi daude, ez da beharrezkoa izan protokoloak aktibatzea.
Jarraian, goizeko argazkiak: