Irakurle taldearen saioa Urretxun izango da
URRETXU // Urtarrileko kultur agendan akats bat dago: euskarazko irakurle taldearen saioa Urretxuko Aizpurunea kultur etxean izango da, ez Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Irakurle taldea hilaren 24an elkartuko da, 19:00etan. Joxean Agirre idazlearen Solteroen dantzalekua liburuari buruz hitz egingo dute. Idazleak ere parte hartuko du.












