Zaldibiako energia auditoretza bihar aurkeztuko dute
ZALDIBIA // Udalaren eskariz herriko eraikinetan eta argiteria publikoan egindako energia auditoretza bihar aurkeztuko dute, udaletxeko herri aretoan, 18:30ean. Nazertek etxeko Joseba Agudok emango ditu azalpenak. Euskaraz ez dakitenentzat itzulpen zerbitzua jarriko dute. Orain arte kokatu diren instalazioak, energia sortzeko herrian dauden baliabideak eta egoera, eta aurrera begira egin beharreko hobekuntzak jorratuko ditu.












