Bi langile kontratatu nahi ditu Legorretako Udalak
LEGORRETA // Legorretako Udalak bi langile kontratatu nahi ditu, lanbideren laguntzarekin. Bata, komunikazio gaiak lantzeko, eta bestea, Gazteria arloa dinamizatzeko. 29 urte arteko gazteei zuzendutako eskaintza da. Lanbideren webgunean eman behar dute izena interesa dutenek. Bihar, urtarrilak 20, izena emateko azken eguna izango da.













