CAF-Elhuyar sariketan lanak aurkezteko epea zabalik dago
'Begiratu urrunera' izango da aurtengo goiburua. Guztira, 13.000 euro banatuko dira. Lanak aurkezteko epea zabalik dago, otsailaren 6ra arte.
Begiratu urrunera izango da 2023 urteko CAF-Elhuyar sariketako goiburua. «Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea helburu du sariketak», antolatzaileek zehaztu dutenez. Lehiaketa Elhuyarrek antolatzen du CAF Beasaingo multinazionalarekin batera, eta Neikerren babesarekin. Lanak aurkezteko epea zabalik dago, otsailaren 6ra arte; cafelhuyarsariak.elhuyar.eus epostara bidali behar dira lanak.
Hiru kategoriatan aurkeztu daitezke lanak. Dibulgazio artikulu originalak, bi azpikategoriatan banatuta dagoena, dibulgazio-artikulu orokorra eta doktore-tesian oinarritutako dibulgazio- artikulua. 2.000 euroko saria izango dute. Zientzia-kazetaritza kategoria, honetan ere, 2.000 euro izango da saria. Eta sorkuntza beka, zientziaren-teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuak onartzen dira kategoria honetan eta 5.000 euroko diru-laguntza jasoko dute hura gauzatzeko.
Horrez gain, Neiker saria, beste sariekin bateragarria dena, emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari. 2.000 euroko saria izango du.