Esparru bideko lur jausi bat sendotu du Lazkaoko Udalak
Esparru mendirako baso-pistan sendotze lanak hasi ditu Lazkaoko Udalak. Izarbaso baserritik gertu, lur jausia edo mugimendua izandako eremu bat egonkortuko dute, harrizko horma bat eraikita. Lurra bizpahiru metro mugitu zen 2022 hasieran; pista barreneko horma kaltetu zuen. Iturrioz enpresa ari da lanak egiten, bi hilerako, 91.873 euro gehi BEZarekin.