Haur eta nerabeen emozioak mintzagai otsailaren 1ean
SEGURA // Treba gurasoak ekimenaren barruan, Haur eta nerabeen emozioak bidelagun. Nola zaindu seme-alaben emozioak izenburupean saioa eskainiko du Leyre Canok Segurako kultur etxean otsailaren 1ean, 17:00etatik 18:30era, haur eta nerabeen gurasoei zuzenduta. Dagoeneko irekita dago izen ematea. Izena bulegoa2@segura.eus-en edo 943 80 10 06 telefonora deituta eman daiteke.













