Haur eta nerabeen sexualitateari buruzko hitzaldia Igartzan
Treba Gurasoak prestakuntza ekimenaren bigarren edizioaren barruan, bi hitzaldi izango dira Beasainen. Gaur, haur eta nerabeen sexualitateari buruzkoa izango da, Eider Goibururekin. Igartzako jauregian izango da, 18:00etan. Bigarren, otsailaren 8an, Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu landuko dute. Parte hartzeko, izena eman behar da Beasaingo Udalaren webgunean. Hitzaldiak, euskaraz eta doakoak dira.