Kirol arropa bilduko dute Zaldibiako eskolan, Sahararako
ZALDIBIA // Zaldibiako Lardizabal eskolan kirol arropa biltzen hasiko dira, gaur. Saharar errefuxiatuen kanpalekuetara bidaliko dute jasotakoa. Gaurtik urtarrilaren 31ra bitartean, astebetean eraman litezke arropak. Sarrerako atariko kaxetan utzi behar dira. Kirolerako jantziak eskatu dituzte, egoera onean daudenak. Eskola Kiroleko lehengo elastikoek ere balio dute.












