'Cholitas' filmaren inguruko zine foruma, bihar, Barrenan
17:00etan hasiko da. Kimetz elkarteak urtero antolatzen dituen zine forumetako aurtengo lehena izango da. Boliviako bost emakumek Aconcaguara egindako espedizioa kontatzen du.
Bihar, osteguna, Cholitas film dokumentalaren inguruko zine foruma izango da Barrena Kultur Etxean, 17:00etatik hasita. Saio irekia eta doakoa da. Kimetz elkarteak antolatu du. Urtean zehar, hainbat zine forum antolatzen ditu Kimetzek, eta Cholitas izango da aurtengo lehena. Boliviako bost emakume indigenak Aconcagua Amerikako mendirik garaienera egindako espedizioa kontatzen du filmak. Dora, Liita, Lydia, Cecilia eta Elena dira protagonistak. Haien ohiko jantziak soinean, 6.962 metro dituen Aconcagua mendia igotzea dute helburu bostek. Eskalatzaileak izatetik harago, mendian zoriontsuak eta askeak diren bost emakume dira. Emakume izatea, tradizioa eta naturarekin erlazionatzeko moduak jorratzen ditu dokumentalak.