Iturriri azken agurra egin diote herrian
Urtarrilaren 16an hil zen Iñaki Iturri Bidaurre ormaiztegiarra 66 urte zituela, alboko esklerosi amiotrofikoak erasanda. Ekitaldi herrikoi batekin azken agurra egin zioten igandean ormaiztegiarrek, lankideak eta lagunak, etxekoak eta familiakoak ere bertan zirela. Udaletxeko beheko aretoa lepo bete zen, txiki geratzeraino. Musika, hitzaldiak, irudiak eta bideo ugarik osatu zuten ekitaldia, Iturrik Ormaiztegin zuen estimazioaren neurrira.












