Lazkaon egin dituzten pintaketak salatu ditu udalak
Larunbatetik iganderako gauean Lazkaoko kaleetan eta hormetan egindako pintaketak gaitzetsi ditu udalak. Guztira hamasei lekutan idatzi dituzte espraiz esloganak, Bilbon urtarrilaren 28an egingo den GKSren manifestaziorako deia egiteko. Garbitzea 4.000 euro kostatuko dela ohartarazi du udalak. «Lazkao guztiona da» esanez, espazio publikoak eta pribatuak errespetatzeko eta zaintzeko eskatu du, baita hiri altzariak eta herri ondarea ere.