Lider aldaketa izan da Olaberriko binakako bola txapelketan
Gipuzkoako Bikotekako Bola Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen, igandean, Olaberriko Joxe Kerejeta Bolatokian. Jendetsua bezain luzea izan zen tiraldia, goiz eta arratsalde jarduteaz aparte, iluntzean asko luzatu baitzen.
Lider aldaketa ere gertatu da, bai mutiletan, bai nesketan. Gizonezkoetan, Aner Miner eta Ibon Miner ereñotzuarrak jarri dira sailkapenaren buru, 173 punturekin. Pedro Agirre-Jon Orikain legazpiarrek jarraitzen diete, 166rekin; Xabi Lasa eta Josu Lasa hirugarren postura atzeratu dira (164), eta Jokin Izagirre-Egoitz Berasategi segurarrak laugarrenera (162). Azken horiekin puntutan berdinduta daude Itoitz Alustiza-Patxi Arrondo zeraindarrak, eta puntu batera Zeferino Agirre-Imanol Agirre segurarrak (161).
Emakumeen sailkapenean goierritarrak jarri dira agintari. Garbiñe Alustiza eta Miren Makatzaga daude lider (120), eta Naiara Peñagarikano-Pake Galdos bigarren (116).
Banakakoan, Agirre
Eguneko banakakoa Zeferino Agirrek irabazi zuen (48), Xabier Gabirondo bigarren (48), eta Joxe Maiz eta Iker Etxezarreta gabiriarrak hirugarren (46na).
Hirugarren jardunaldia igandean Usurbilen da, eta finala Zerainen, otsailaren 4an.