Treba Gurasoen lehen hitzaldia gaur da, bullyingari buruz
Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu hitzaldia egingo du, gaur, Izaskun Lopez adituak Lazkaon. Treba Gurasoak ekimenean, udalak antolatu duen hiru hitzaldiko sortatik lehenbizikoa da. Udaletxeko batzar aretoan da, 18:00etan. Jazarpen kasuen edo bullyingaren arrisku-egoerak detektatzen ikastea da helburu bat, baita haurrentzat inguru seguruak sortzea ere.