Iñaki Azurmendi eta 'Txikia' txapeldun aizkoran binaka
BEASAIN // Iñaki Azurmendi arriarandarra eta Julen Alberdi Txikia IV.a dira Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketa Nagusiko txapeldun berriak. Larunbatean jokatu zen Zestoako kiroldegian aizkora lehia. Sei kana erdiko, sei 60 ontzako eta sei oinbiko ebaki behar izan zituzten. Azurmendik eta Txikia IV.ak 30 minutu eta 7 segundoan osatu zuten lana.













