Benidorm Fest-etik kanpo geratu da Twin Melody
Atzo izan zen Eurovision jaialdiko Espainiako ordezkaria aukeratzeko lehenengo finalaurrekoa. Twin Melody ordiziarrak lehiaketatik kanpo geratu dira.
Twin Melody ordiziarrak Benidorm Fest-etik kanpo geratu dira. Aitana eta Paula Etxeberriak (Ordizia, 1997) Sayonara abestia aurkeztu dute, baina ez dira Eurovisionera joango azkenean. Atzo izan zen Benidorm Fest-eko lehenengo finalaurrekoa. Bertan aukeratuko da maiatzean Liverpoolen izango den Eurovision musika jaialdian nork ordezkatuko duen Espainia. Larunbatean izango da final handia.