Odola ematera deitu dituzte herritarrak bihar, gizarte etxean
ORMAIZTEGI // Ormaiztegiko odol emaileek odola emateko hitzordua egin dute biharko. Leku aldaketa izango dela ohartarazi dute elkartetik, eta ateraldiak gizarte etxeko eskola zaharrean egingo direla aurreratu dute, 17:00etatik 20:40ra. Hitzordua eskatzeko 943 00 78 85 telefonora deitu beharko da bihar goizean bertan.












