Jokin Gabilondo urretxuarrak Realaren lehen taldearekin entrenatu du
Reala eskuin albokorik gabe gelditu da, Solaren, Gorosabelen eta Elustondoren lesioak direla eta. Hori dela eta, Jokin Gabilondo urretxuarrak lehen taldearekin entrenatu du gaur. Dena den, zaila da lehen taldearekin debuta egitea. Izan ere, 23 urtetik gorakoa da eta lehen taldearekin jokatuko balu ezingo litzateke bigarren taldera itzuli. Hala, bigarren taldea herren geldituko litzateke eta berak, lehen taldeko eskuin albokoak osatu heinean, jokatzeko aukera gutxi izango lituzke. Realaren bigarren taldeak 23 urte azpiko eskuin alboko bat du, Alex Carbonell zumarragarra, baina oso gutxi jokatu du bigarren taldearekin.
Horra hor entrenamenduko bideoa. Gabilondo taldekideen eta Imanolen agurra jasotzen eta ariketak egiten ageri da.












