Santa Ageda bezperako entsegua izango dute bihar Ezkion

Santa Ageda bezpera gerturatzen ari dela eta, ohitura zaharra bizirik mantentzeko helburuarekin kantu eskeak antolatu dituzte Goierriko herri gehientsuenetan, baita Ezkion ere. Hori dela eta, bihar, 19:00etan udaletxean egingo duten entsegura gerturatzeko deia egin diete kantu eskean parte hartuko duten herritar guztiei. 12 urtetik gorako herritar guztiak daude entsegura deituta.
Santa Ageda bezpera larunbatarekin egokituko da aurten. 18:00etan egin dute hitzordua udaletxe aurrean Ezkion. Kopla zaharrak eta berriak abestuko dituzte Imanol Intsausti eta Iñaki Larrañaga trikitilariek lagunduta. Argindegi ostatuan amaituko dute, ondoren, arratsaldea afari batekin borobiltzeko.