Zaldibiako antzerki mintegikoek bihar erakustaldia dute
ZALDIBIA // Sormena lantzeko taldean hasi ziren duela bi urte zenbait zaldibiar, batez ere antzerkia oinarri hartuta. Mintegi horretan egiten dutena gainerako herritarrei erakusteko, erakustaldi bat egingo dute, bihar 19:30etik 21:30era, Zaldibiako Herri Antzokian. Ikastaroan lantzen dutena ikusi ahalko da, antzerkiaren eta jolasen bidez. Sormen mintegian «bizitzarako, harremantzeko eta ongizaterako baliagarriak diren tresnak» lantzen dituzte, eta zaldibiarrei ezagutu ditzaten gonbita egin diete.












