Binakako bola finala Zerainen jokatuko dute bihar
Gipuzkoako Binakako Bola Txapelketaren finala Zerainen jokatuko dute, bihar, 10:00etatik aurrera, Liztormendi bolatokian. Igandean, berriz, Idiazabalgo San Blas jaietako bola lehiaketa jokatuko da, Igarondo atzeko bolatokian.

Gipuzkoako Binakako Bola Txapelketaren finala Zerainen jokatuko dute, bihar, 10:00etatik aurrera, Liztormendi bolatokian. Gizonezkoetan hamar bikote lehiatuko dira, parte hartu duten 26etatik sailkatuak.
Gizonen lehiaketan, Pedro Agirre-Jon Orikain, Jokin Izagirre-Egoitz Berasategi, Xepeino Agirre-Imanol Agirre, eta Itoitz Alustiza-Patxi Arrondo goierritarrak daude tartean. Emakumeetan, lau bikote ariko dira –zazpik parte hartu dute–. Garbiñe Alustiza-Miren Makatzaga, eta Naiara Peñagarikano-Pake Galdos dira bailarakoak.
Igandean, berriz, Idiazabalgo San Blas jaietako bola lehiaketa jokatuko da, Igarondo atzeko bolatokian. Izena 10:00-11:30 tartean eman liteke.